Guraso-Familia Elkarteak antolaturik, eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen dira Biterin eta Bordarin. Tailerrak urriaren 7an hasi eta maiatzaren 26an amaituko dira.
Konpromisoa urte osokoa da. Baja emanez gero, kuotak pasatzen jarraituko dira ikasturte amaiera arte. Ekintza aldaketa Gabonak edo Aste Santu ondoren burutu daitezke.
| EKINTZA | NORI ZUZENDUA | MONITOREA | HILEKO PREZIOA | ORDUTEGIA |
| BITERIN | ||||
| Jolas txiki+ Judo jolasak | HH 4 – HH 5 | 45,00 € | 14.30 / 16.30 | |
| Jolas kooperatiboa +Eskulanak | LH 1 – LH 2 | Axalian | 25,00 € | 14.30 / 16.30 |
| Euskal dantza + Eskulanak | LH 1 – LH 2 | Kemen + Axalian | 45,00 € | 14.30 / 16.30 |
| Judo + jolas kooperatiboak | LH1-LH2 | Txingudi Rugby | 45,00 € | 14.30 / 16.30 |
| BORDARIN | ||||
| Jolas kooperatiboak 2 | LH3-LH4-LH5-LH6 | B.A.T. | 22,50 € | 15.30 / 16:30 |
| Gimnasia erritmikoa 1 | LH3-LH4-LH5-LH6 | Irunesa | 22,50€ | 14.30 / 15:30 |
| Gimnasia erritmikoa 2 | LH3-LH4-LH5-LH6 | Irunesa | 22,50 € | 15.30 / 16:30 |
| Xakea | LH3-LH4-LH5-LH6 | Marlaxka | 22,50 € | 15.30 / 16.30 |
| Errugbia | LH3-LH4-LH5-LH6 | Txingudi Rugby | 22,50 € | 14.30 / 15.30 |
| Sukaldaritza | LH3-LH4-LH5-LH6LH6-koek lehentasuna dute, ondoren LH5-ekoek, eta horrela jarraian… | 52,00 € | 14.30 / 16.30 | |
| Euskal dantza | LH3-LH4 | Kemen | 22:50 | 15.30 / 16.30 |
Surf ikastaroa , ostiraletan:
Urria, azaroa, abendua, apirila eta maiatzean egingo dira surf saioak.
Urtarrilean, otsailean eta martxoan, printzipioz etenaldia egingo da, ura oso hotza delako.
Materiala Central Surf-ek jarriko du.
Ikasleak Bordarin jasoko dituzte, eta jarduera Bordarin amaituko da.
| Surf ikastaroa | LH4-LH5-LH6 | Central surf | 83,00 € | 16.30/18:45 |
Inikaz izen emate orria bidaliko dizuegu. Irailaren 19a izen emateko azken eguna da.
Oharrak:
- Izena eman ondoren, zuekin harremanetan jartzen ez bagara, izen emandako ekintzan onartua izan dela adierazi nahi du eta urriaren 7an hasiko dira asteazkenetako ekintzak.
- Erreziboak, hilabete hasieran pasako dira. Lehen kuota urrian izango da.
- Ekintzetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskolako eta Guraso-Familia elkarteko aurreko urteetako ordainketak eguneratuak izatea.
- Ordainketa 2 hilabetetan betetzen ez bada, ezingo da ekintzarekin jarraitu.
- Jarrera desegokiak badaude ikasleak ezingo du ekintzarekin jarraitu.
- Konpromisoa urte osokoa da. Ikasturtean zehar baja ematen badu, kuota pasatzen jarraituko da ikasturtea amaitu arte. Jolas txikian, salbuespen moduan, 2 hilabeteko epea izango dute egokitzapen gisa.
- Ekintza aldaketak, Gabonak pasata edo Aste Santu ondoren burutu ahal izango dira.
Harremanetarako: 688 805 402/gurasoelkartea@talaiaeskola.com
inset
