Jangelako ordutegia errespetatzea ezinbestekoa da (12:30-14:30). Kontuan izanik ikasle kopurua oso handia dela (jangeletan bazkaltzeko txanda desberdinak daude eta jangelako antolakuntza oso konplexua da) ikasleak ezingo dira jangelatik atera tarte horretan. Beraz, ikasleren batek horren beharra balu, 12:30ean atera eta 14:30ean sartu beharko luke.
Goiz osoan eskolara etorri ez den ikasleak ezin du jangela zerbitzua erabili egun horretan.
- 2 urteko ikasleen kasuan:
- Etxera joango diren ikasleak 13:00 – 13:30 artean (etxera joango direnen kopuruaren arabera) jasotzeko aukera dago.
- Beste guztiak 16:00-16:30 artean aterako dira (asteazkenetan 14:00-14:30 artean)
- 3 urtekoen kasuan, arratsaldean geldituko ez balira, ikasleak 14:15-14:30 artean jasotzeko aukera dago.
Jangelakoak ez diren ikasleak ezin dira eskolan 14:25ak baino lehen sartu.
Jangelako zerbitzuak
- Jangela zerbitzua, Biterin eta Bordarin, irailaren 12an hasiko da. Satarkan, egokitzapena dela eta, irailaren 16an irekiko da 3 urteko ikasleentzat eta 23ean 2 urteko ikasleentzat. Denek ekainaren 20ean bukatuko dute.
- Kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku dago.
- Ikasle batek jangelan geratu behar ez badu, janaria alferrik ez galtzeko, aldez aurretik (ahal dela bi egun aurretik) abisua eman behar da. Alergiaren bat dutenen kasuan lehenago jakinarazi. Abisua jantokiko arduradunari eman behar zaio.
- Jangelakoa ez den ikasleren batek egunen batean jangelan geratu nahiko balu edo ikasturtean zehar jangelan izena eman nahiko balu, bi eguneko aurrerapenez abisatu beharko luke.
Kuotak itzultzea
Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko zaie erabiltzaileei, honako kasu hauetan:
- Ez bada jantokira joatekoa, aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriren bat egin behar dutelako.
- Jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten bada.
Bi kasu horietan kasu bakoitzean ikasleak ordaindu beharreko kuotaren % 50 itzuliko zaio, jantokian huts egin duen aurreneko egunetik. Itzultzeak ekaineko kuotarekin batera egingo dira.
- Greba egunen bat izanez gero, kuotaren itzulera Eusko Jaurlaritzak agintzen duenaren arabera egingo da.
Jangelako arduradunekin harremanetan jartzeko:
Satarka eta Biteri:
- Inika mezuak Satarka/Biteriko jangela arduraduna
- Telefonoz: 943 89 91 58 (11:30-12:30)
Bordari:
- Inika mezuak Bordariko jangela arduraduna
- Telefonoz: 943 89 91 56 (11:00-12:30)
Jangelako ordainketak
- Eusko Jaurlaritzak finkatutako kuotak kobratuko dira. Hiru kuota mota egongo dira:
- Ohiko jankide garraiatua: 3,30 €
- Ohiko jankide ez garraiatua: 4,60 €
- Noizbehinkako jankidea: 5,20 €
- Zalantzarik izanez gero, administrariarekin harremanetan jarri: administrazioa@talaiaeskola.com/943 89 91 56
- Ikasturtean zehar 9 kuota izango dira, urritik ekainera. Urte osoko kuota 9 hilabetetan proportzionalki banatzen da.
- Eusko Jaurlaritzaren aginduz, aurreko ikasturtean kuotaren bat ordaindu gabe utzi duten ikasleek ezingo dute jangela zerbitzua erabili.
- OOGak hartutako erabakiaren arabera, ikasturtean bi kuota ordaindu gabe duten ikasleek ezingo dute jangelako zerbitzua erabili zor den kopurua kitatu arte.
- Bueltatutako errezibo bakoitzari banketxeak ezarritako komisioa gehituko zaio. (0,91€)

Eguneroko menuak