Eskolako proiektuak
- SARE HEZKUNTZA IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA: Informazio eta komunikazio teknologien uztarketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. 2016/2017 ikasturtean eskola digitalizatzeko hasitako prozesuarekin jarraituko dugu. Iazko ikasturtean IPDa burutu zen.
- IKKI (ikasi kooperatzen, kooperatuz ikasi) proiektuari jarraipena emango diogu, talde lana sustatuz.
- ESKOLA AGENDA 30 proiektuaren barruan “ENERGIA” gaia landuko da, bai ikastetxean eta baita bailaran ere.
- MEDIATEKA: Bordarin liburutegi zerbitzua dago. Liburuak etxera eraman daitezke maileguan.
- Mediatekako bloga: http://talaiamediateka.blogspot.com
- BIDELAGUNA: Hezkuntza Sailak ezarritako baldintzak betetzen dituzten 5. eta 6. mailako ikasleei bideratuta dagoen laguntza da. Eskolaz kanpoko irakasle batek, eguerdian, eskolako lanak egiteko laguntza emango du eta gelan egindakoaren errefortzua egingo da.
- HIPI: Atzerritik nahiz beste erkidego batetik etorri berriak diren ikasleentzako hizkuntza indartzeko programa.
