Aldundiak eta Hondarribiko Udalak, ikastetxeekin eta kirol taldeekin lankidetzan, 2026–2027 ikasturterako Eskola Kirola programa antolatu dute.
Jarduera honen helburua ikasleei kirola modu inklusiboan, osasuntsuan eta dibertigarrian eskaintzea da, haien garapen fisikoa, pertsonala eta soziala sustatuz eta bizitzarako ohitura osasungarriak bultzatuz.
Eskola Kirolaren bidez, ikasleek kirol anitzak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango dute, parte-hartzearen eta lehiaketaren arteko oreka bilatuz. Programaren barruan, besteak beste, atletismoa, txirrindularitza, duatloia, herri kirolak, futbola, saskibaloia, eskubaloia, errugbia, orientazioa, padela, mendi martxa, pilota, arku tiraketa, herri kirolak, OCR eta boleibola eskainiko dira.
Aurrebenjaminak (LH1-LH2).
Adin hauetan, helburu nagusia mugitzeko gaitasun orokorrak garatzea eta balio hezigarriak barneratzea da. Horrez gain, koordinazioa eta erritmoa lantzea, neska-mutilen arteko parekotasuna sustatzea eta kirolarekiko zaletasuna bultzatzea dira xede nagusietako batzuk.
Talaiak, eskolan eskaintzen diren jolas kooperatiboekin eta Aldundiaren helburuekin bat eginez, Eskola Kirola eskainiko die aurrebenjaminei.
Entrenamendu ordutegiak:
Aurrebenjaminak (LH1 eta LH2):
Asteazkenetan, Biterin 14:30etik 16:30era.
Benjaminak (LH3 eta LH4):
Astelehen eta asteazkenetan
16:30-17:30 Bordarin entrenatzen dutenek.
16.45-17:45 Biterin, institutuan edo kiroldegian entrenatzen dutenek, talde kopuruaren arabera.
Alebinak (LH5 eta LH6):
Astearte eta ostegunetan
16:30-17:30 Bordarin entrenatzen dutenek.
16.45-17:45 Institutuan, Kiroldegian edo Biterin entrenatzen dutenek.
Talaiak ez du Gipuzkoako futbol txapelketan parte hartzen.
IZEN-EMATEA ETA KUOTA
Interesa duten ikasleek Inikaz eman beharko dute izena. Izen-emateko azken eguna irailaren
21a izango da.
Eskola Kirola urrian hasi eta maiatzean amaituko da, eta parte-hartzeko konpromisoa
ikasturte osorakoa izango da.
Eskola Kirolaren urteko kuota 60 eurokoa izango da. Gainera, 2025–2026 ikasturtean
bekadunak izan diren ikasleek doan izango dute 2026–2027 ikasturteko Eskola Kirola.
Goizez bakarrik dauden jardunaldietan, arratsaldez ez da Eskola Kiroleko jarduerarik izango.
Jarrera negatiboak izanez gero, zerbitzua eten egingo da. Eskola Kirolean parte hartu ahal izateko, aurreko urteetako ordainketak egunean izatea ezinbestekoa izango da, bai eskolari bai Guraso-Familia Elkarteari dagokienez.
HARREMANETARAKO
Eskola Kiroleko arduraduna Jon De Goiburu izango da.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, honako helbidera jo dezakezue:
gurasoelkartea@talaiaeskola.com
