link rel="alternate" hreflang="x-default" href="

EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZAK

  • IRRATIA: Lehen Hezkuntza osoan lantzen den proiektua dugu hau. Irrati-saioetan 1. mailatik 4. maila bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute eta eskolako web orritik zuzenean emititzen dira. Saioak eskolako web orritik Talaiako Irratsaioak atalean sartuta entzun ditzakezue: https://talaiaeskola.eus 
  • TELEBISTA: 6. mailakoek Telebista saio bat sortzen dute gelaka eta web orrian jarriko da ikusgai. 
  • ESKOLAN JOLASEAN: Lehen Hezkuntzako 4. mailak euskal jokoak prestatzen ditu, ekainean Biteriko ikasleei eskaintzeko.  
  • BERTSOLARITZA: Lehen Hezkuntzako 4. eta 5.  mailek “Ni ere Bertsolari” proiektuan parte hartzen dute. Ikasturte bukaeran emanaldia egiten da.