link rel="alternate" hreflang="x-default" href="

Aurkezpena

Talaia Eskola publikoaren zeregina heziketa euskalduna, integrala, eraikitzailea, kritikoa eta akonfesionala ematea da.

Talaia eskolak:


  • Elkarbizitzarako baloreak transmititzen ditu.

  • Aniztasuna kontuan hartuz, guztientzat aukera berberak eskaintzen ditu.

  • Oinarrizko helburuak bermatzeaz gain, ikasle bakoitzaren gaitasunak garatzen ditu.

  • Haurren jakin-mina suspertzen ahalegintzen da.

  • Euskal kultura eta euskararen erabilera sustatzen ditu.

  • Komunikazio egokiaren bidez eskola-komunitate guztiarekin elkarlanean aritzen da.

  • Ikasleak gizarteratze egokirako prestatzen ditu, herrian eta mundu zabalean murgiltzeko aukera izan dezaten.

  • Heziketa osasuntsuaren oinarriak bultzatzen ditu.


Talaia Hondarribiko Eskolak 2 urtetik 12 urte bitarteko ikasleak jasotzen ditu (Haur eta Lehen Hezkuntza):

Gure ikasleek Talaia Institutuan jarraitzen dute beraien ibilbide akademikoa. Bertan DBH eta Batxillergoa egiteko aukera dute.