Ekintza hau Foru Aldundiak arautzen du eta Hondarribiko Udaletxeak, kirol taldeek eta eskolek antolatzen dute. Izen ematea aukerazkoa bada ere, ikastetxeak ulertzen du kirola egitea, umearen heziketa orokorra eta beronen nortasunaren garapen orekatua eta bizitzarako ohitura osasungarriak bultzatzeko balio duela, horregatik parte hartzera animatzen du.
Kirol aniztasuna, kirol desberdinak ezagutzea, etorkizunari begira horien praktika sustatzea, parte hartzea eta lehiaketaren arteko oreka lortzea dira eskola kirolaren helburuetariko batzuk.
Aurrebenjaminak (LH1-LH2). Ekintza hauen helburu nagusia hasierako adin hauetan mugitzeko gaitasun orokorrak garatzea eta balore hezigarriak barneratzea da. Neska-mutilen arteko parekotasun handiagoa lortu, koordinazio eta erritmoko jardueretan esperientziak izan eta nerabezaroan kirola uztea saihestu nahi da.
Eskolan jolas kooperatiboak eskaintzen direnez eta Aldundiak dituen helburuekin bat egiten dutenez, hau izango da Talaiak aurrebenjaminentzat eskainiko duen eskola kirola.
Bi eratako kirolak izango dira:
- Talde Kirola: Eskubaloia, Saskibaloia, Errugbya, boleibol eta Futbola.
- Banakako kirola: Atletismoa eta Eskupilota.
Entrenamendu ordutegiak:
Aurrebenjaminak (LH1 eta LH2):
Asteazkenetan, Biterin 14:30etik 16:30era.
Benjaminak (LH3 eta LH4):
Astelehen eta asteazkenetan
16:30-17:30 Bordarin entrenatzen dutenek.
16.45-17:45 Institutuan, Kiroldegian edo Biterin entrenatzen dutenek.
Alebinak (LH5 eta LH6):
Astearte eta ostegunetan
16:30-17:30 Bordarin entrenatzen dutenek.
16.45-17:45 Institutuan, Kiroldegian edo Biterin entrenatzen dutenek.
Talaiak ez du Gipuzkoako futbol txapelketan parte hartzen.
Interesaturik dauden ikasleek izen ematea Inikaz bete. Azken eguna irailaren 18a izango da.
Goizez bakarrik dauden jardunaldietan, arratsaldez ez da Eskola kirola egongo.
Eskola kirolaren kuota hilean 25 eurokoa izango da, eta guztira 8 kuota pasako dira. Erreziboak, hilabete hasieran pasako dira. Lehen kuota urrian izango da.
Jarrera negatiboak badaude edo zerbitzu ordainketa 2 hilabetetan betetzen ez bada (Guraso-Familia Elkartean, nahiz eskolan), zerbitzua etengo zaio. Eskola kirolean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurreko urteetako ordainketak beterik edukitzea (eskola eta Guraso-Familia Elkartea).
Jon De Goiburu izango da Eskola kiroleko arduraduna. Harremanetarako, ir013378bi@talaiaeskola.com helbidera jo dezakezue. Eskola kirola urrian hasi eta maiatzean amaitzen da eta konpromisoa urte osokoa da.
