Gurasoen lan ordutegiak sarrera-irteera orduekin bat ez datozenean, irtenbidea emateko asmoz antolatu da zerbitzu hau. Haur zaintza zerbitzua, Guraso-Familia Elkarteak antolatzen du eta Satarka eta Biteriko haurrei zuzendurik dago.
- Ordutegia: 8.00etatik 9.00etara izango da (8.45etik aurrera ez da haurrik onartuko).
- Zerbitzu honen prezioa haur kopuruaren araberakoa izango da. 2025-26 ikasturteko kuota hilean 55 euro ingurukoa izango dela kalkulatzen da.
- Irailaren 12tik aurrera zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute haurrek. Egokitzapena dela eta, 2 urteko haurrek zerbitzuaren lehen eguna urriaren 2an izango dute.
- Haurrek ia ordu beteko denbora izango dute ekintza desberdinak, jolasak egiteko…
- Zerbitzua Satarka eta Biterin izango da.
- Haurrek gosalduta joan behar dute zaintzara, bertan ez baita gosaririk emango.
- Zaintza zerbitzuan parte hartzen duten haurrek urte osoko konpromisoa hartzen dute. Asanbladan onartuta, nahiz eta zerbitzua erabili ez edo egun gutxitan erabili, kuota osoa ordaintzen da.
- Jarrera desegokiak badaude edo zerbitzua 2 hilabetetan ordaintzen ez bada, ezingo da haur zaintzarekin jarraitu. Ezinbestekoa da, aurreko urteko kuotak ordaindurik izatea, aurtengo zaintzan hasteko.
- Egun solteetan zaintza zerbitzua erabil daiteke, Guraso-Familia elkarteko telefonora deitu edo whatsapp bat bidali edo inikaz eskaera egin. Egun solteak 6 euroko kostea dute eta kontu korrontetik pasako da erreziboa.
Harremanetarako: 688 805 402/gurasoelkartea@talaiaeskola.com
